XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3.1.- DEFINIZIOAK.Liburu-eramailetzarako Inbentarioa behar-beharrezkoa da, kontabilitate-arazoen hastapena eta kontabilitate-prozeduraren oinarria bait da.
Enpresaren inbentarioaren definizioa era honetan eman dezakegu: enpresaren bilakaeraren une batean enpresak dauzkan ondasun, eskubide eta betebeharren zerrenda zehatza.
Inbentarioak bi helburu nagusi ditu: - Mementu batean, enpresaren egoera finantzarioa finkatzea, hau da, bere aktibo, pasibo eta kapital likidoa modu zehatzean ezagutzea.
- Inbentarioan zehazten diren ondare-elementuak kontu-irekitzerako abiapuntu bezala erabiltzen dira, eta hortaz, beste ikasgai batean luzaro jardungo dugu.
Inbentarioa egiteko, eman behar diren urrats garrantzitsuenak honako hauek dira: - Enpresaren ondarea osatzen duten ondasun, eskubide eta betebeharren zerrenda
- Ondare-elementu bakoitzaren unitate fisikoak edo kantitateak (kilogramoak, litroak, metroak......)
- Inbentario-mota desberdinen arabera (urtero ekitaldi-bukaerakoa, enpresa-likidazioarena, etabar...) aipatutako ondare-elementuak
3.1.1.-
Nola sailka daitezke inbentarioak?.Inbentarioak ikuspegi desberdin batzuen bidez sailka daitezke: - Hauen zabaleragatik: -
-
- Inbentarioak egiten diren eragatik: -